- Aurtengo neguko oporretan Zumaiako haur eta nerabeei zuzendutako programaketa berezia prestatu da. 6 eta 18 urte bitartekoei zuzendutako tailerrak, irteerak eta zine foruma antolatu dituzte.
Aurtengo helburua ekintza horietako batzuk elkarrekin egitea bazen ere, egungo osasun egoera dela eta ez elkartzea erabaki da, eta zerbitzu bakoitzak bere hartzaileei bideratutako ekintzak egingo ditu. Edonola ere, ekintza sorta “erakargarria” antolatu dute, eta Zumaiako haur eta gazteak parte hartzera animatu nahi dituzte hezitzaileek.
Bihar ekingo diote egitarauari Ludotekan, Gabon apaingarriak familia giroan ekintzarekin. Abenduaren 27an, LH1etik LH3ra bitarteko haurrentzat eskulanak eta jolasak egingo dituzte, goizean. Izena emateko aukera, datorren asteartera arte egongo da. Egun horretan, Gaztelekuan batukada saioa egingo dute. Hilaren 29rako, bi ekintza aurkeztu dituzte: alde batetik, Ludotekan LH4tik LH6ra bitarteko haurren-tzat sukaldaritza eta jolasak egingo dira goizez (izen-ematea: abenduaren 21era arte). Bestetik, Gaztelekuan DBH1etik Batxilergoko lehenengo mailara arte Txuri Urdinera irteera antolatu dute (9.30-17.30). Abenduaren 30ean, bestalde, gailetak egiten ikasteko aukera luzatuko da, Gaztelekuan.
Urtarrileko eskaintza, honakoa izango da: urtarrilaren 3an Gaztelekuan, Sorkuntza tailerra; hilaren 4an, Hi Selfie herrian zehar eta bukatzeko, hilaren 5ean, Zine Foruma Gaztelekuan.