- Getariako Pepita Enbil Musika Eskolak, abenduko matrikulazioa ireki berri du. Interesa duten herritarrek, gaur egin beharko dute izen-ematea. 16.00etatik 18.00etara, musika eskolan bertan, edo telefonoz (943 140 337) zein emailez (idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus/ zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus) egin daiteke. Informazio gehiago behar izanez gero, bide hauek erabili daitezke.