Síguenos en redes sociales:

Azpeitiko Santo Tomas eguneko festa, bertan behera

Covid-19ak eragindako erabakia izan da

Azpeitiko Santo Tomas eguneko festa, bertan beheraJ. Leon

Aurtengo Santo Tomas eguna bertan behera uztea erabaki du Azpeitiko udalak. Festan parte hartzen duten eragileekin adostutako erabakia izan da, azken asteetan herrian Covid-19 birusaren kasuetan gorakada oso handia baldintzatuta.

Santo Tomas egunean herritarren osasuna bermatzeko neurriak segurtasunez betetzeko aukerarik ez dela izango aurreikusi dute udalak zein eragileak.

“Covid-19ak eraginda herrian bizi dugun egoera ikusita eta Santo Tomas Egunean sortu ohi diren jende-pilaketa handiak aintzat hartuta erabakirik arduratsuena ekintzak bertan behera utzi edo egunez aldatzea dela erabaki dugu”, adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak