TicketBAI sistema azaltzeko saioa datorren astean izango da
Asteazkenean ostalariekin bilduko da azalpenak emateko UKUE; aurrez, ordea izena eman behar da
- Urola Kostako Udal Elkarteak TicketBAI (TBAI) sistemari buruzko informazio-jardunaldia antolatu du ostalarientzat. Izan ere, 2022ko uztailaren 1etik aurrera modu mailakatuan sartuko da indarrean TicketBAI sistemaren derrigorrezko epea; eta ostalaritzak ere TicketBAI sistema berriarekin hasi beharko du lanean berandu baino lehen. Hala, Prestakuntza saioa datorren asteazkenean izango da; 10.00etatik 12.00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.
Gainerako sektoreetako enpresentzat, berriz, FakturaBAI aplikazioari buruzko prestakuntza ere antolatu dute. Kasu honetan, datorren ostiralean jarri dute hi-tzordua, 9.30ean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.
Bi kasuetan izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako 943 890 808 telefono zenbakira deitu daiteke edo enpresa@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzi.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Emaús en Urnieta: un año de compromiso medioambiental y social
-
Suspendida la recogida de colillas de este viernes en la playa de La Concha
-
El Ayuntamiento de Donostia organiza un curso de aproximación a la lengua y cultura árabes
-
Detenidos dos hombres por asaltar un establecimiento hostelero del centro de Donostia