- Beasaingo udalerria amaren sua pizteko ahaleginetan dabil; euskara sustatzeko esfortzua egiten, alegia.
Eta euskararen erabilera indar-tzeko helburuarekin bildu ziren atzo goizean euskararen aldeko Beasaingo zenbait eragile. Leire Artola Beasaingo alkatea izan zen bertan, Igar-tza Jauregian ospatutako topaketan.
Artolak gure hizkuntzaren erabileran aurrerapausoak eman behar direla adierazi zuen. Horretarako Udala baliabideak jartzen dabil. Hurrengoa, Haurren aurrean, helduak heldu ekimenean parte har-tzeko ahalmena izango da, Beasainek azaroan 22tik abenduren 5era bitartean esku hartuko du ariketan.
Ekimena Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, euskal hizkun-tzaren praktika bultzatu eta areagotzeko. Asmoa, gazteenen hizkuntza ohituretan eragitea da, 0 eta 12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten helduak euskaraz hitz egiten jarriko dituzte.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ariketak Euskararen Egunarekin bat egingo du. Egunean bertan, Mari herrira jaitsiko da, beasaindarren artean euskararen aldeko mezua zabaltzeko.
Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun larrialdiarengatik, iaz ospakizun handia egitea ez zen posible izan. Aurten ekitaldi jendetsuagoa egiteko aukera aurreikusi da. Araban bagare abestia txistuarekin jotzeaz ez ezik, Beasaingo ikastetxeetako ikasleek abestu ere egingo dute.
Patxi Saez Aittu euskara elkarteko presidenteak, hitza hartu zuen atzo, euskararen aldeko hitzak plazaratzeko, eta Euskararen Eguneko ekitaldia urteroko tradizioa bilakatzeko nahia adierazi zuen.
Bittor Kanpanaga euskaltzaleak Gabriel Aresti poetari honakoa esan zion aspaldi: “Nire aitaren etxea defendatzea ondo dago, baina amaren sua zaintzea garrantzitsugoa da”.
Patxi Saezek gogorarazi zuen esaldia eta esaldiaren garrantziaz jabetzeko adibidea jarri zuen: “Aitaren etxea Beasain bada, amaren sua euskara da”. Eta jarraian herri egiten gaituena euskara dela azaldu zuen.
“Elikatu dezagun sua eta bere epeltasunaren inguruan elkartu gaitezen”, eskatu zuen Saezek, “bakoitzak ahal duen neurrian”.