- Aiako Harria Parke Naturalean kokatutako Oieleku inguruaz gozatzeko eta han dagoen ondarea hobeki ulertzen laguntzeko, igandean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak irteera gidatua antolatu du. Azalpenak euskaraz izango dira.

Ibilbidea laburra eta nornahik egiteko modukoa da. Hala ere, oinetako erosoak eramatea komeni da. Helburua ez da asko ibiltzea, gauzei erreparatuz eta gidariaren azalpenenen lagun-tzarekin, kondaira betetako paisaian murgiltzea baizik. Bertan zenbait mairu-baratze edo cromlechak ikus daitezke.

Ibilaldia 10.00etan hasiko da Oiartzungo Kausoko aparkalekutik eta 12.30ean amaituko da toki berean. Hamaiketakoa egiteko tartea egongo da. Hamabi urte baino gehiago dituztenen-tzat prezioa bost eurokoa da eta hortik beherakoentzat, hiru euro. Aldez aurretik izena eman beharko da (tel.: 943 495 069 edo 688 895 068).