Síguenos en redes sociales:

Flysch Organo Jaialdia San Nikolas elizara iritsiko da gaur

- Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia Oriora iritsiko da gaur. Aarón Ribasek Afagiren aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du eta sarrera doakoa izango da. Bartzelonako artistak Toccata Notturna obra joko du San Nikolas elizan, 19.00etatik aurrera. Orioko kontzertuaz gain, beste lau emanaldi antolatu dira jaialdiaren barruan: Deban bi, eta Getarian eta Zumaian bana. Azken kontzertua urriaren 2an izango da, Deban.