Síguenos en redes sociales:

Maiatzaren 1aren inguruko ekintzak

Kontseilu Sozialista Goierrik aurkezpenak, hitzaldiak eta manifestazioak antolatu ditu datozen egunetarako

- Kontseilu Sozialista Goierrik zenbait ekintza antolatu ditu Maiatzaren 1aren inguruan. Datozen egunetan hitzaldiak egingo dituzte eta Maiatzaren 1ean manifestazioa egingo dute Urretxuko kaleetan.

Atzo ekimenaren aurkezpena egin zuten Ordiziako kultur etxean. Ostiralean, 18.00etan, Zumarragako kultur etxean. Larunbatean, Legazpiko Azoka gunean, manifestazioa eta kanpainaren aurkezpena egingo dituzte. Ekitaldia 16.00etan izango da.

Datorren astean hitzaldiak egongo dira. Asteartean, 18.00etan Ordiziako kultur etxean, Parisko komuna, 150 urte hitzaldia egingo dute. Ostegunean, hilak 29, Genero problematika borrokatzeko lan hipotesi berriak hi-tzaldia egingo dute Beasaingo pergoletako pilotalekuan. Ekitaldi hau 19.30ean hasiko da. Hitzaldiekin bukatzeko, hilaren 30ean langile mugimenduaren historiari eta gaur egungo erronkei buruz hitz egingo dute. Ekitaldia Zumarragako plazan izango da, 18.30ean.

Kontseilu Sozialista Goierrik Langileen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu duen programako azken ekitaldia maiatzaren 1ean bertan izango da. 20.00etan manifestazioa egingo dute, Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta.

Programaren aurkezpenean herritar guztiei mobilizazioetan parte har-tzeko gonbita luzatu zieten. "Datozen hilabete eta urteetan langile klasearen bizi baldintzen kaskartzea orokorra izango da. Osotasun berri baten aldeko borroka politikoari lotu behar gatzaizkio aurrera egiteko. Sozialismoaren aldarria berreskuratu eta lehen lerrora ekarri behar dugu".