Hondarribiko landa-bideak garbitu eta egokitzeko programak bide erdia egin du
Ingurumen arloko brigadako langileek landare inbaditzaile bati erreparatzen ari dira denboraldi honetan
- Ingurumen Zaharberritzea izeneko proiektuaren barruan, Hondarribiko Udaleko Ingurumen sailak koordinatuta eta Lanbidek finantzatuta, zortzi langilek eta bi arduradunek osatzen dute udalerriak dituen landa-bideen zati bat egokitzeko eta garbitzeko 2021aren hasieratik lanean ari den brigada.
Brigada honen arduradunak, Nestor Urangak, taldeak hilabete hauetan egiten ari den eta dagoeneko bide erdia egin duen lanaren xehetasunak azaldu ditu aste honetan, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziarekin batera. "Amute, Mendelu, Zimizarga edo Jaizubiatik igaro den taldeak mota guztietako zaborra bildu du hozkailu batetik barra energetiko baten plastikoraino, eta surf ohol bat ere bai", zioen Urangak, langileen "oso lan ona" azpimarratuz.
Denboraldi honetan programak berezitasun bat dauka; izan ere, aurten Tradescantia Fluminensis izeneko landare bati ere erreparatzen ari da brigada. Urangak azaldu zuenez, "espezie inbadi-tzaile horrek landare autoktonoaren lekua hartu eta biodibertsitatearekin amaitzen du". Landare hau oso ondo egokitzen omen da Jaizkibelen eta Hondarribiko inguru naturalaren baldintza klimarikoetara, eta Urangaren hi- tzetan, "Gornutz inguruan oso hedatua dago". "Horri aurre egiten jarriko gara, baina eremu zehatz batean, bestela, asko hartu nahi duenak ez du lortzen bere helburua betetzea", amaitu zuen arduradunak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se rueda en Bera el thriller sobre ETA producido por Juan Antonio Bayona 'Un fantasma en la batalla'
-
Gipuzkoa muestra apoyo al buque Aita Mari, que "refleja los mejores valores del territorio"
-
La Diputación estudiará la "viabilidad" legal de entregar información sobre una adopción
-
Gipuzkoa activa la línea de ayudas de 1,8 millones para la mejora de la competitividad de las pymes