Síguenos en redes sociales:

Beasain | Igartza jauregia etorkizuneko teknologien aztergai bilakatu da

'Made in Goierri' zikloaren barnean hitzaldia izango da 19.00etan Lemniskata elkartearen eskutik

Beasain | Igartza jauregia etorkizuneko teknologien aztergai bilakatu daMyrian Aranburu

beasain - Lemniskata Zientzia Elkarteak Made in GoierriGoierriko ikerlari, zientzialari, eta teknologiarekin lotutako pertsonei ahotsa ematen dien taldea. Bertan, herritarrek haien proiektuen inguruan hitz egiteko aukera dute, eta herritarrak, berriz, egitasmo berritzaileak ezagutzekoa.

Gauzak horrela, gaur arratsaldeko 19.00etan hasiko da Egoitz Aldanondo lazkaotarraren hitzaldia, Lortek, teknologia etorkizunera begira. Ohiko moduan, Igartza Jauregiko areto nagusian izango da hitzaldia, eta segurtasun neurri guztiak beteko dira.

Lortek 2002an sortu zen eta Ordiziako Goierriko Berrikuntza Gunean dago kokatuta. Zentro teknologiko pribatu hau Euskal Zientzia eta Teknologia sareko eta Mondragon Korporazioko kide da, besteak beste.

Aldanondo "erreferentziazko ikertzailea" da marruskadura bidezko loturetan, eta ingeniari industrialeko ikasketak burutu zituen. Horiek garatzeko aukera izan du Lorteken. "Enpresak ezagutza bikaina sortzen du Fabrikazio prozesuetan eta haien digitalizazioan", jakinarazi dute. Hori ez ezik, garapen teknologikoaren ezagutza ehun industrialera transferitzen dute, eta horrek "lehiakortasuna eta jasangarritasuna" hobetzen duela gaineratuz.

Martxoan jarraituko du zikloak. Victor Valenciak hilaren 5ean Con toda la mar detrás. Martxoaren 12an, berriz, kapitalismoaren lehen urratsen eta lehenengo euskal multinazionalaren inguruan arituko da Martin Lopez de Isasi. Horrez gain, gaur arte ikusgai izango dira Ordiziako Barrena erakusketa aretoan VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako saridunen lanak. Aurten ere nazioarteko partaidetza izango dute. Era berean, erakusketa hau ibiltaria da, eta Lazkaoko kultur etxean jarriko dute martxoaren 2tik 12ra bitartean.