‘Herri txiki, infernu handi’, martxoaren 4an Urretxun
Ekitaldia pilotalekuan izango da, 19.00etan, eta gonbidapenak kultur etxean jaso behar dira
- ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxura etorri dira. Egunotan Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadizabalek eta lan taldeko gainontzeko kideek urretxuarrekin elkarrizketak egingo dituzte eta martxoaren 4an saioaren aurkezpena egingo dute pilotalekuan. Bertan, urretxuarrei egindako elkarrizketak emango dituzte, Gurrutxagak eta Pagadik bakarrizketak egingo dituzte eta Lizasok bertsoak abestuko ditu.
Pilotalekuko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena jaso behar da. Asteazkenean hasiko dira gonbidapenak banatzen, kultur etxean. 16 urtetik gorakoek bakarrik jaso ditzakete eta gehienez hiru pertsonako.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Nerea Sasian y Ainara Burunza pelearán por inscribir su nombre en el palmarés de ganadores del desafío de La Roita
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"