Bizikletak aparkatzeko gune gehiago Hondarribian
Udaran hondartzan jartzen diren aparkalekuak Talaia institutuan eta Amuteko auzoan ipini ditu Udalak
- Hondarribiko Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu azken egunotan Talaia Institutuaren inguruan eta Amuteko auzoan. Azaroan zehar honelako hainbat gune instalatu zituen tokiko administrazioak "Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresia kalean, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan", Juan Luis SIlanes Ingurumen zinegotziak atzo gogorarazi zuenez. "Udako hilabeteetan hondartza inguruan iaz jarri genituen guneak dira. Orain beste erabilera bat eman nahi izan diogu, eta, beraz, herritarren hainbat iradokizun jaso eta Udalean bertan aztertu ondoren, Hondarribian zehar jarri ditugu", azaldu zuen zinegotziak. Ekimena Hondarribia Mugitzen ari da proiektuaren barnean burutu du Udalak, eta horren helburu nagusietako bat herritarrek ibilgailu pribatua gutxiago eta bizikleta gehiago erabiltzea da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La animación festiva no cesa y Elgoibar se prepara para disfrutar de la feria de Gabon Zahar este sábado
-
Siete franceses detenidos por causar daños y atentar contra agentes en Donostia
-
¡Olentzero y Mari Domingi ya están en Donostia!
-
Piden 12 años para dos acusados de intentar matar por celos a un menor en Donostia