Autodefentsa feminista tailerra eskainiko da
Larunbatean izango da aurrez aurre eta izena eman behar da 688 822 329an edo berdintasuna@ordizia.eus
- "Ahalduntzetik gure bizitzaz jabetzeko, indarkeria egoerei segurtasunez aurre egiteko, geure buruarengan konfidantza berreskuratzeko, zaintzeko eta mugak jartzen ikasteko" helburuarekin antolatu dute larunbat honetarako, hilak 16, Ordiziako Majori Kiroldegian autodefentsa feminista tailerra, Udaleko berdintasun sailak sustatuta.
Aurrez aurrekoa izango da eta bertan hainbat teknika ezagutu eta praktikan jarriko dira. Egungo egoerara egokitzeko, aurrez izena eman beharko da, horren baitan egokituko direlako espazioak. Hala, berdintasuna@ordizia.eus helbidera idatzi daiteke edo 688 822 329 telefonora ere bai.
Goiz osoa iraungo du ekimenak, izan ere, 9.30ean emango zaio hasiera eta ez da amaituko 13.30ra arte. Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La animación festiva no cesa y Elgoibar se prepara para disfrutar de la feria de Gabon Zahar este sábado
-
Siete franceses detenidos por causar daños y atentar contra agentes en Donostia
-
¡Olentzero y Mari Domingi ya están en Donostia!
-
Piden 12 años para dos acusados de intentar matar por celos a un menor en Donostia