Azkoitiko Udalak Gabonetarako begiraleen poltsa osatzeari ekin dio
Interesatuek hilaren 16tik 27ra bitartean eman ahalko dute izena Elkargunean dagoen Gazte Zerbitzuan
- Udaleko Gazteria zerbitzuak Gabonetako ekintzetarako begirale poltsa antolatu du eta interesatuek hilaren 16tik 27ra bitartean eman ahalko dute izena (16.30etik 20.00etara arte) Elkargunean kokatuta dagoen Gazte Zerbitzuan.
Lan poltsan sartzeko Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea edota 18 urte beteta izatea ezinbestekoa da. Era berean, aisialdi mailako ikasketak, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak, haurrekin lan esperientzia edota EGA titulua izatea baloratuko da.
Interesa dutenek kurrikuluma entregatu beharko dute, eskatzen diren ziurtagiriekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros