Urnietak tasa gehienak izoztuko ditu 2021ean
Zenbait zerga jaitsi egin dira, terrazen kasuan, baina indartu diren zerbitzuak kobratuko dira
- 2021. urteko ordenan-tza fiskalak onartu zituen Urnietako Udalak azkeneko osoko bilkuran. Ondorioz, tasa eta zerga gehienak bere horretan mantenduko dira, eta egindako aldaketa batzuk egoera zail honetan herritarrei laguntze aldera gauzatuko dira, azaldu zuen Gobernu taldeak.
Honela, kale salmentaren kasuan ez da ezer kobratuko, tabernek erdia ordaindu beharko dute terraza jartzeko. Horretaz gain, etxeetan efizien-tzia energetikoa hobetzeko obrak egiten diren kasuetan, kale eremuan aldamioa erabiltzeagatik zegoen prezioa erdira jaitsiko da.
Aldiz, aldi baterako etxebizi-tzaren puntuan, eskualde mailan gizarte zerbitzuek egindako lanketan ikusi zen Urnietan prezioak oso baxuak zirela, eta egokitu egin dira. Indartu diren zerbitzu batzuk kobratu egingo dira, musika eskolako errefor-tzu klaseak edo jabetza eskolak kasu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Elgoibar pone el foco en la salud mental de los adolescentes en el ámbito del deporte
-
El atropello de dos vacas provoca retenciones ya resueltas a la altura de Donostia
-
Un cóctel de cine y montaña para disfrutar en Elgoibar
-
Ellas toman la iniciativa: las jóvenes de Aretxabaleta impulsan su papel en el gazteleku