Gorka Hermosak Euskaldunan joko du bihar
Berak konposatutako kantak eskainiko ditu, Garikoitz Mendizabal txistulariarekin
- Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua egingo dute bihar, 20.00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Sarrerak Euskalduna jauregiko webgunean jarri dituzte salgai. Hermosak eta Mendizabalek tradizioa eta modernitatea uztartuko dituzte, euskal tradizioko erritmoak eta melodiak Iberiar Penintsulako beste batzuekin, jazzarekin eta musika klasikoarekin nahastuko dituzte. Horretarako, Urretxuko akordeoilariaren obrak joko dituzte. Hermosak hainbat sari irabazi ditu. Azkena, Italiako Castelfidardo herrian. Emanaldi hau Aurrera Fest programaren barne antolatu da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones