Síguenos en redes sociales:

Santio jaietako eskuz binakako finala bihar jokatuko da

Amasa-Villabonako Bear Zana pilotalekuan 140 lagunentzako tokia izango da eta sarrera doakoa da

- Santio Txapelketako finalak jokatuko dira bihar Amasa-Villabonako Bear Zana pilotalekuan, 18.00etatik aurrera.

Nagusi mailako eskuz binakako txapelketan aurrez aurre izango dira Urbieta II-Artzai bikotea eta Elola-Etxerberria. Partida horren aurretik jokatuko da gazteen mailako eskuz binakako lagunarteko norgehiagoka. Aburuza eta Iraola F. Aranburu eta Jauregiren aurka lehiatuko dira.

Sarrera doakoa izango da eta ateak 17.30ean irekiko dira. Pilotalekua 140 lagunera mugatuko da eta maskara jartzea derrigorrezkoa izango da.