Margo lehiaketa egingo da Malen jaietan
- Malen jaien bueltan urtero kaleko margo lehiaketa antolatzen da, baina koronabirusak eragindako egoera berezia dela eta, Mutrikuko Udalak 40. edizioa aldaketa askorekin antolatuko du aurten. Izan ere, hiru kategoria ezberdin egongo dira eta artistek (partaidetza Mutrikun bizi direnei mugatuta dago) hamar eguneko epea izango dute lanak egin eta entregatzeko.
Hori dela eta, Mutrikuko kaleko margo lehiaketa igande honetan bertan jarriko da abian eta parte hartzera animatzen direnek hilaren 20an, 21ean edo 22an aurkeztu ahalko dituzte okasiorako egindako lanak (11.30etik 13.30era bitartean) udaletxeko Kultur sailean (ezizenez sinatutako obrekin batera eskaera orria aurkeztu beharko da).
Beste behin ere, jorratu beharreko gaiak "Mutriku herriaren adierazgarriak" izango dira.
Sariketako kategoriei dagokionez, hiru maila egongo dira aurten "adinaren eta teknikaren arabera". Hala, 18 urtetik gorakoek oleoa, akuarela eta marrazkia landu ahalko dute; 12 eta 18 urte bitartekoek akuarela eta marrazkia eta 12 urtetik beherakoek marrazkia. Arte Lagunak elkarteko kideek osatutako epaimahaiak sari bana emango dio kategoria ezberdinetan jorratuko den teknika bakoi-tzeko lan onenari. Helduentzat 300 eurokoak izango dira, gazteentzat 150 eurokoak eta umeentzat 80 euroko margotzeko materiala.