Síguenos en redes sociales:

Oriok bat egin du LGTBfobiaren Aurkako Egunarekin

Ostadarraren banderak jarri dituzte eta tren-geltokiaren ondoko errotonda apaindu dute

- Orioko Udalak eta herriko bi ikastetxeek bat egin dute Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin. Hala, ostadarraren bandera jarri dute ikastetxeek eta Udalak herritarren bistan, Naizena naizela, onartua leloarekin.

Bestalde, hezkidetza foroak, iaz, lorategiak ostadarraren koloreekin apaintzeko proposamena egin zien eskualdeko ikastetxeei eta udalei, Zaindu aniztasunaren lorategia leloa abiapuntu hartuta. Aurten, egoera dela eta, ez du horrelako deirik egin, baina Udalak, herriko lorategiak zaintzen dituen enpresarekin hala adostuta, ostadarraren koloreekin apaindu du tren-geltokiaren ondoko errotonda.