Azkoitiak astelehenean irekiko du Arreta bulegoa
Elkarguneko harrera ere egun beretik aurrera hasiko da herritarrei arreta presentziala ematen
- Udaleko Herritarren Arreta Bulegoa eta Elkarguneko harrera arreta presentziala ematen hasiko dira, berriro ere, datorren astelehenean.
Arreta Bulegoan izapideak presentzialki egiteko, derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua eska-tzea, jende multzorik sor ez dadin eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Txanda hartu nahi duenak 943 080 080 telefonora dei egin edo azkoitia@azkoitia.eus helbidera idatzi behar du.
Hori bai, Arreta Bulegoan arreta presentziala jaso nahi duenak bere maskara eta boligrafoa eraman beharko ditu. Elkargunean ere maskara erabiltzea gomendatuko zaie bertaratutakoei.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos