Urola Erdiko kaleak desinfektatzen ari dira
- Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko neurriak hartzen jarraitzen dute etengabe Urola Erdiko udalek. Neurri horietako bat kaleak eta hiri-altzariak desinfektatzeko protokoloak aktibatzea izan da.
Azkoitiko Udaletik azaldu dutenez, "Serbitzu enpresako langileak egunak daramatzate ura eta xaboiarekin kaleak, auzoak, barandak, bankuak edota zaborrontziak desinfektatzen". Hauek "betiko ibilbidea egiten dute, baina kaleetan paper eta plastiko gutxiago pilatzen ari denez, desinfektatzea da lehenetsi beharrekoa".
Azpeitiko Udalak ere "arrisku handieneko espazio publikoak" desinfektatzeko lanak abiatu ditu, eta egunero garbituko ditu "hipokloritoarekin" kaleak, denda inguruak, anbulatorio aurrea, autobus geltokiak, aulkiak, pasabideak, barandilak eta edukiontziak. Horretarako, udal brigadako kideak ere garbiketa lanean ari dira kale garbitzaileekin batera.
Era berean, Zestoako Udalak kaleak desinfektatzeari ekin dio, Udaleko brigadako langileen bitartez. Hauek Euskal Herria plaza, Gesalaga kalea eta Guretzeaga kalea desinfektatzen arituko dira; baita Arroabea, Aizarna eta Iraetako kaleak eta hondakinak jasotzeko guneak ere.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun aprueba unos presupuestos históricos de 105 millones de euros para 2026
-
Las y los donostiarras han vuelto a hacer cola para conseguir el calendario municipal
-
El cine Zubeltzu ya pertenece al pueblo de Deba
-
Un 'gigante' en Zarautz para Laxaro, el gigante del cencerro que lleva 51 años haciendo sonar los joaldunak