Boluntario sarea Lezoko Udalak koordinatuko du
Laguntza eskaini nahi dutenek eta behar dutenek udaletxeko informaziora deitu behar dute
- Lezoar asko agertu dira egun hauetan etxetik atera ezin duten edo haurren zaintza behar duten bizilagunak laguntzeko prest. Boluntario izan nahi duten herritar guztiak antolatzeko asmoz, Lezoko Udalak informazio zerbitzuko telefonoa jarri du haien eskura. Beraz, boluntario izan nahi dutenek 943 524 650 telefonora deitu behar dute.
Telefono zenbaki berdinera deitu behar dute laguntza behar duten herritarrek ere.
Bestalde, Udalak zenbait aholku eta gomendio eman ditu; hala, erosketak astean behin bakarrik egitea eta behar dena soilik erostea. Gainera kalera ateratzean arduratsu izatea eskatu du: "Ez gelditu kalean hitz egiten, segurtasun neurriak eta distantziak mantendu eta babes neurriak hartu". Azkenik txakurrak etxe ondoan atera behar direla gogorarazi du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun aprueba unos presupuestos históricos de 105 millones de euros para 2026
-
Las y los donostiarras han vuelto a hacer cola para conseguir el calendario municipal
-
El cine Zubeltzu ya pertenece al pueblo de Deba
-
Un 'gigante' en Zarautz para Laxaro, el gigante del cencerro que lleva 51 años haciendo sonar los joaldunak