Hondarribia. Oraindik badira gonbidapenak datorren larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean egingo den Amakiña bat itsaso kontu arrantzaleen memoriaren dokumentalaren proiekzio bikoitzaz goza-tzeko. Sustraia taldeko bolondresek Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin batera egindako lanak izandako arrakasta ikusita, bi saio egongo dira larunbatean, lehena 17.00etan eta bigarrena 19.00etan. Sarrerak doakoak dira eta txartelak Arma Plazan erretiratu beharko dira. Argazkia: J.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación