Ordizia - Ordiziako EH Bildu alderdiak batzarra egingo du gaur arratsaldean, D´elikatuz zentroan. Ber-sentitu, ber-pentsatu eta ber-ekin du izenburu saioak eta izenak berak dioen bezala, Ordiziako hainbat konturen inguruan birpentsa-tzeko eta berrekiteko tartea izango da. Arratsaldeko 19.00etan hasiko dute bilera eta nahi duen orok gerturatu ahalko du bertara, alderditik deialdia zabaldu dute eta. M.A.