Azpeitia - Kimu Bat-ek fruta-arbolak txertatzeko ikastaroa antolatu du martxoaren 7rako. Saioa 17.00etatik 20.00etara izango da Kimu Batek Urrestillarako bidean duen egoitzan eta bertan, Josu Osak zuhaitzak nola txertatu erakutsiko du, fruitu onak eman ditzaten. Ikastaroa doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943 15 00 85 telefonora deituta.