Aia. Aiako kintopeko idi probak hasi ziren atzo eta datorren astelehenera bitartean lehiatuko dira idi-demak Aiako probalekuan. Datorren saioak, hain zuzen, ostiraletik astelehenera jokatuko dira eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du lehiaketa. Guztira 16 idi pare arituko dira eta tartean izango dira eskualdeko ordezkari diren Aiako Patxi Arzadunen eta Orioko Olidenen idi pareak. A.R.