azpeitia - Udalak jakinarazi duenez, “larunbatetik aurrera” aldaketak izango dira Azpeitiko hainbat autobus geltokietan. Batzuk festa garaian mantenduko dira, beste zenbait behin behinekoak izango dira eta Loiolako geltokiak lekuz aldatuko dira behin betiko.
Aldaketa horiek “Sanjuandegi eta Loiolabide elkartuko dituen zubia, eta Salbe auzotik Loiolarako bide zaharra oinezkotzeko obrak egiten hasiko direlako” egingo dira.
Hala, Azpeititik Azkoitirako norazkoan doazen autobusek Loiola klinika aurrean egingo dute geldialdia hemendik aurrera. Azkoititik Azpeitirako autobusek, berriz, orain artean Sanjuandegitik Azkoitirako autobusen geltoki ondoan egokitutako geltokian egingo dituzte.
Sanjuandegiko geltokiak, berriz, “esklabata aurrera” mugituko dira era probisionalean. - J.L.