Síguenos en redes sociales:

Helduentzako arin-arin eta fandango ikastaroa

Anoeta. Helduentzako fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu dute Anoetan. Oinarrizko maila eskainiko da eta izen-emateko aukera martxoaren 11 bitarte luzatuko da, udaletxean, liburutegian edo tsoto@anoeta.eus helbidera idatzita. Ikastaroa martxoaren 14an hasi eta ekainaren 6a bitarte luzatuko da. Saioak astelehenetan izango dira, 15.30etik 16.30era, Mikelasagasti auditorioan. Izen-emateak 20 euro balio ditu. M.S.S.