Auzo-konposta egiteko guneak izango dira Alegian
Udalak herritarrek duten interesa ezagutu nahi du eta martxoaren 20a arte luzatuko da izen-emate epea
Alegia - Alegiako Udalak auzo-konposta egiteko guneak martxan jarri nahi ditu herrian sortutako hondakin kopurua gutxitu eta janari hondarrak birziklatzeko helburuarekin.
Auzo-konposta bizilagun ezberdinen artean konposta egitean datza. Horretarako etxean sorturiko hondakin organikoa (janari-hondarra) Udalak prestaturiko etxola moduko guneetan botatzen da eta urrats erraz batzuk jarraituz konpostean bilakatzen da. Etxola hauek eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan erabil daitezke.
Interesa ezagutu Guneak prestatu aurretik parte hartzeko interesa duten familiak zeintzuk diren jakin nahi du Udala. Modu honetan, guneen kopurua eta kokalekua benetako beharretara egokitu ahalko dira.
Interesa dutenek, izena emateko epea zabalik dute eta martxoaren 20a izango da azken eguna. Horretarako udaletxera joan edo ugalde@tolosaldea.net helbidera eposta bat bidali beharko da ondoko datuak helaraziz: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Salberdin Sur contará con 91 VPO en alquiler para 2026 en Zarautz
-
La Plataforma Ciudadana San Bartolomé insiste en la necesidad de declarar la caducidad de la licencia de obras en el cerro
-
Ordizia impide que 28 toneladas de basura acaben en el mar Cantábrico
-
A prisión por intentar asfixiar a una mujer en Usurbil para robarle su riñonera