donostia - Lur Kolektiboak antolatutako Gabonetako 41. Eskulangin-tza Azoka zabaldu zuten atzo eta urtarrilaren 5era arte izango da zabalik, ohi bezala, Koldo Mitxelena Kulturunearen aurrealdean. Ordura arte, 10.30etik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era irekiko ditu ateak (hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik).
Guztira, 36 postu daude azokan, mota guztietako eskulangintza lanekin. Hala nola, larru lanketa, material birziklatuekin egindako bitxigintza, zapatagintza, kosmetika naturala edota zeramika bezalako lanak topatu ahal izango dira azokan zehar. Teknika eta diseinu berrien eta artisautza tradizionalaren konbinazioa dituzte guztiek.
Azokaren helburua artisauei bultzada bat ematea da eta, zentzu horretan, bihar bertan postu onenari saria emango diote antolatzaileek. Gainera, erakusketak eta tailerrak ere izango dira egun hauetan.
Aurten Lur Kolektiboak lankide-tza akordio bat izenpetu du Gipuzkoan lan egiten duten beste bi artisau kolektiboekin, Arbaso eta Gabiltzarekin, alegia.- N.G.