Donostia. Groseko gaztelekuak, Okendoko kultur etxean, drogomenpekotasunaren arazoez hitz egingo duen tailerra prestatu du aste honetarako. Ikastaroa astearte, asteazken eta ostegunean egingo du arratsaldeko 17.00etatik 21.00etara.

Bertan, 13 eta 17 urte bitarteko gazteek drogak hartzearen ondorioak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango dute, bai bideo, hi-tzaldi nola joko desberdinetan parte hartuz. Hauek, mota honetako kontsumoan hezi eta hura murriztea lortu nahi dute gazteen artean eta Groseko nerabe guztiak daude gonbidaturik tailer hauetan parte hartzera.

Gainera, ikastaro honek berezitasun bat izango du. Azkeneko egunean, hau da, ostegunean, tailer intergenerazional bat egiteko asmoa dute Okendoko kultur etxean, helduen esperientzia gazteenei ezagutarazteko, bai batzuen zein besteen galderak argitu eta beldurren inguruan argi hitz eginez.