zarautz. Urtero bezala, Zarauzko Euskara Zerbitzuak arropaz eta opariz osatutako otarra eta Egizu lo disko-liburua eman dizkio 2011an herrian jaiotako lehen umeari. Aurtengo lehen haurra Haizea Leizaola Lizaso izan da eta urtarrilaren 6an jaio zen, Errege Egunean. Karmel Leizaola eta Inmaculada Lizaso dira bere gurasoak eta Imanol Lasa Euskara zinegotziaren eskutik jaso dituzte opariak (argazkian). Lasak, egungo jaioberriak "etorkizunean Europako hizkuntzarik zaharrenaren osasun ona bermatuko dutenak" izango direla gogoratu die. argazkia: utzitakoa
- Multimedia
- Servicios
- Participación