Igor Emery, Real Unioneko presidentea, izan zuen ondoan Fran Justok, Real Unioneko entrenatzaile berriak, Stadium Galen egindako bere aurkezpenean: “Pixkanaka jendea ilusioarekin piztu nahiko nuke. Real Union klubaren betiko baloreak transmititzea nahi dut. Taldeak zelaitik jendearengana igortzea nahiko nuke, jendeak gero harmailetatik sentimendu bera itzul diezagun”, esanez hasi zen galiziarra.

Bere fitxaketa nola gauzatu zen galdetuta, honakoa azaldu zuen entrenatzaile unionistak: “Futbol taldeak hainbat elementu desberdinek osatzen ditugu eta ezinbestekoa da helburu berdinak izatea. Administrazio-kontseiluak seriotasuna helarazi dit, iraunkortasunaren eta lanaren balioan sinesmena, eta anbizioa ere helarazi dit. Oso urrats garrantzitsua da nire ibilbidean. Futbol profesionalera iritsia naiz, eta hurrengo helburua futbol profesionala balitz bezala lan egiteko leku batera iristea zen, epe ertain-luzean horra itzultzeko helburuarekin. Eta hemen, osagai guzti horiek bat egiten ziren”.

Ostiralean bertan hasita, ohitura onak ezartzen saiatuko gara. Banakakotik hasi eta kolektibora. Ondo entrenatuko gara, taldeak lehiakor izan behar duelako; Real Union asteburu guztietan partidak irabaztetik gertu egongo denaren ustea izan behar du zaleak. Jakina da onenen artean egon nahi dugula, eta horretarako hasieratik ondo entrenatu behar dugu, lehen partidan lehiakor izaten hasiz; gure kasuan Zarautzen Eibarren aurka jokatuko dugun lagunartekotik” esan zuen.

Honela definitu zuen bere burua: “Gose naiz, eta gogo biziz nator; baina Fran Justo pertsona apala ere bada, lokatzetan jokatzetik datorrena. Ahalegin handia egin behar izan dut gauzak irabazteko”.

Amaitzeko, Real Unioneko entrenatzaileak argi utzi nahi izan zuen: “klubak ezin dira pozik etorri Galen jokatzera, deseroso sentitu behar dute. Ziurrenik Galek markatuko digu helburu batzuengatik edo besteengatik borrokan aritzearen arteko aldea. Niri futbolean igandero irabaztea gustatzen zait”.

Igor Emeryren balorazioa

Real Unioneko presidente Igor Emeryren esanetan, “barne hausnarketa prozesu bat gauzatu dugu, norantz joan nahi dugun jakin eta zehazteko. Eta hausnarketa horretan argi genuen entrenatzailearen figura oso garran-tzitsua dela proiektu berri baterako. Eta proiektu horrexek eraman gaitu, egitasmoa gidatzeko nahi dugun pertsona eta entrenatzailea aurkitzera. Berak ere hasiera-hasieratik adierazi digu proiektu hau bat zetorrela oraintxe bertan zituen behar eta premiekin”.

Emeryk, gainera, argi adierazi zuen, “Real Union sasoikoa, ezagutzeko modukoa eta lehiakorra nahi dugu; orain bi urte martxan jarri genuen proiektu horretan beste urrats bat emateko asmoz”.