Langabeziagatiko diru-laguntza asistentziala erreformatzen duen Lege Dekretua onartu zuen pasa den asteartean Estatuko Ministroen Kontseiluak. Europako funtsen laugarren ordainketari lotutako mugarrietako bat betetzeko helburuarekin. Arauak berrikuntza batzuk dakartza aurreko testuarekin alderatuta, adibidez, kotizaziopeko prestazioaren eta lanpostu bat izatearen arteko bateragarritasun-araubideari dagokionean.

Izan ere, laguntza hori besteren konturako enplegu batekin bateratu ahal izango baita, baldin eta haren hileko soldata gordina ez bada Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren (Iprem) %375 baino handiagoa, egungo Iprema hilean 2.250 eurokoa delarik, gobernuko iturrien arabera. Aurreko testuan ezartzen zenez, prestazioa hileko 1.350 eurorainoko soldatarekin (Iprem indizearen %225) bateratu zitekeen.

Langabezia-laguntza ere bateragarria izango da soldata izatearekin. Bi kasuetan, bateragarritasun hori enplegurako laguntza-osagarriaren bitartez bideratuko da, eta gehienez ere 180 egunez luzatu ahal izango da. Bestalde, beka bat jasotzearekin ere bateragarria izango da diru-laguntza, Yolanda Díaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak azaldu duenez.

Bateragarritasun-araubide berri horrekin batera, kontrol-mekanismoak ere ezarriko dira. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (Sepe) eta Lan Ikuskaritzaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatuko da, langabezia-prestazioen eta besteren konturako lanaren bateragarritasun-kasuetan ikuskapen-jardueren xede zeintzuk izan beharko duten zehaztuz, beti ere iruzurra saihesteko helburuarekin.

CCOOrekin eta UGTrekin adostu eta CEOEk eta Cepymek sinatu ez duten erreformak, laguntza horren zenbatekoa mailaka handitzea aurreikusten du, gaur egun hilean 480 eurokoa delarik (Ipremaren %80); onuradunen multzoa zabaltzen du, eta, besteak beste, diru-laguntza eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa soldata batekin bateragarri egitea ahalbidetuko du. “Langileek eskubideak irabazi dituzte berriro, eta, eskubideak irabazita, demokrazia sendotu egiten da gure herrialdean”, adierazi zuen bigarren presidenteordeak.

Lan ministroak azpimarratu egin nahi izan zuen “erreforma erabat feminista dela”, eta “ez dela eskupeko txiki baten kontua, eskubide kontua baizik”. Argi utzi du gainera, subsidioa jasotzen dutenen %80k ez dutela agortzen. “Ez da beraz eskupeko bat, gure herriko langileen eskubidea baizik, babes-maila hori izateko lain kotizatzen aritu direlako. Ez gara ezer opari-tzen ari”. Erreforma berriak subsidioa eskuratzeko administrazio-izapideak ere sinplifikatu egin ditu, eta ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu duten eta subsidioa eskatu nahi duten pertsonei itxarote-hilabetea kendu zaie, laguntza lehen egunetik kobratu ahal izango dutelarik. Gainera, lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) %125ean mantentzen da 52 urtetik gorakoentzako subsidioen kotizazio-oinarria; lehen erreforman murrizketa proposatu zen, eta Podemosek uko egin zion, etorkizuneko pentsioaren zenbatekoak murrizten zirela iritzita. Erabaki horrekin, bidea zabal-zabal izango luke erreformak Legebiltzarrean oniritzia jasotzeko.

En corto

Íntegros

Eliminación de los parciales. La reforma elimina los subsidios parciales para quienes hubieran trabajado a tiempo parcial, pudiendo cobrarlos íntegros, al tiempo que permitirá que las personas con menos de doce meses cotizados puedan acceder al subsidio, medida que beneficiará fundamentalmente a los jóvenes. Se facilita además el cumplimiento del requisito de insuficiencia de rentas para las personas que acceden al subsidio, al permitir el acceso tanto por insuficiencia de rentas personales como de la unidad familiar.