Ongizatea eta lankidetza. Horiexek dira etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko oinarriak. “2016. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz estrategia abiarazi zuenetik, lan egiteko modu berriak txertatu dira lurraldean, erreferentziazko eta punta-puntako zentroen eta egitasmo eraldatzaileen eskutik”, azpimarratu zuen Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta  Gobernantzako diputatuak Biharko Gipuzkoa ekitaldiaren inaugurazioan. Izan ere, gizarte gisa “erronka handiak” ditugula eskuartean adierazi zuen Aldundiko bozeramaleak eta horien aurrean “denon artean konponbideak adostea” ezinbestekotzat jo zuen.

"Elkarrekin sendoak gara. Testuingurua konplexua da, baina lanerako gogoa eta ilusioa dira nagusi"

lrune Bera­saluze - Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta Gobernantzako diputatuak

Etorkizunean nahi dugun gizartea lortzeko bidean, berriz, Gipuzkoak dituen indarguneak nabarmendu zituen: “Lurralde txikia baino kohesionatua da gurea. Elkarrekin sendoak gara. Testuingurua konplexua da, baina lanerako gogoa eta ilusioa dira nagusi”.

Lurralde kohesionatua

“Hemos de construir el futuro entre todos para que nadie se quede atrás y para hacer de Gipuzkoa el territorio con menos desigualdad”

Sebas Zurutuza - Director de Estrategia de la Diputación Foral de Gipuzkoa

Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendaria bat etorri zen Berasaluzerekin eta “etorkizuna denon artean eraiki behar dugula” esan zuen Biharko Gizartea mahai-inguruan. Zurutuzaren aburuz, “lehiakortasun eta kohesio maila handia duen lurraldea da Gipuzkoa eta, beraz, oinarri sendoa dugu etorkizunari aurre egiteko”, baina funtsezkoa da gizarte gisa ditugun erronkei aurre egitea: populazioaren zahartzea, gazteria, belaunaldi erreleboa, kanpotik datozen pertsonak, eta abar. “Ezinbestekoa da konektatzea gizartearen beharrak martxan jarri beharreko ekimenekin Gipuzkoa desberdintasun maila txikiena duen lurraldea izan dadin”.

Lehiarkotasuna

Biharko Enpresa atalean, berriz, lurraldearen lehiakortasuna ekonomiatik harago landu behar dela iritzi zuen Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak. “Etorkizunean lehiakor izan gaitezen, lehiakortasun ekonomikoaz gain, gizartea eta jasangarritasuna ardatz dituen lehiakortasuna bultzatu behar dugu”. Horretarako, Anduezak esandakoaren arabera, “hiru eraldaketa jarri behar ditugu abian: ekonomiko-digitala, ekologikoa eta demografikoa. Une honetan, erronka demografikoari jarri behar diogu arreta berezia, beste esparruetan indartsuago gaudelako”.

“Nuestra economía goza de buena salud, pero para que el tejido empresarial sea competitivo en el futuro, debemos abordar tres transformaciones: la económico-digital, la ecológica y la demográfica”

Unai Andueza - Director de Promoción Económica de la Diputación Foral de Gipuzkoa

Belaunaldi erreleboaren inguruan sakondu zuen Anduezak, izan ere, bere hitzetan, “hemendik urte batzuetara pertsonak baliabide mugatua izango baitira”. Hori horrela, “enpresak langileentzat erakargarri” izan behar direla ondorioztatu zuen. “Gaurko langileen baloreak aldatu egin dira. Kontziliazioari edota ingurugiroarekiko kontzientziari garrantzi handiagoa ematen diogu eta horregatik ezinbestekoa da enpresek jakitea zer bilatzen duten langileek erakundeengan. Lehen enpresak ziren langileak elkarrizketatzen zituztenak; gaur egun, joera hori irauli da, eta hautagaiak dira enpresari galdeketa egiten diotenak”. Bestalde, kanpoko talentua erakartzeko bidean, “enpresa irekiak eta globalak” behar ditugula gaineratu zuen, “lan egiteko toki erakargarriak izan daitezen”.

Oreka berdea

Lurraldearen jasangarritasuna bermatzeko oreka berdeak funtsezko papera betetzen du eta horri buruz aritu zen Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatua. “Gipuzkoako lurraldearen %80 landa-eremua da, eta etorkizunera begira beharrezkoa dugu espazio hori ondo kudeatzea”, argitu zuen. Horren haritik, lehen sektorea “erakargarri” egin beharraz mintzatu zen, etorkizunean gizarte “hibrido” bat izango dugula gaineratuz: “Baserriak bizileku izateaz gainera, aktibitate ekonomiko gisa ere izan behar dira erakargarri, bestelako ogibideekin batera baserriko lanak partekatzearen alde egiten duten profesionalak egon daitezen”.

“Teniendo en cuenta que el 80% del territorio de Gipuzkoa es rural, de cara a al futuro es fundamental gestionar y hacer un buen uso del mismo”

Xabier Arruti - Diputado foral de Equilibrio Territorial Verde

Lurraldearen kudeaketan baserritarrek egiten duten funtsezko lana ere aipatu zuen: “Jasangarritasunari begira, aktibitatearen balantzea egiten badugu emaitza positiboa duen bakarretako bat da lehen sektorea. Izan ere, baserritarra da bere eguneroko aktibitatean ingurugiroari ekarpena egiten dion bakarra: lurraldea kudeatzen du, paisaia mantentzen du, polinizazioa bezalako zerbitzu ekosistemikoak ahalbidetzen ditu, eta abar. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehen sektorean dena ondo egiten denik, eta hori da hain zuzen, Foru Aldunditik bultzatzen ditugun ekimen eta laguntzen helburua, lehen sektorea jasangarritasunarekin lerrokatuta egon dadin”. Etorkizunari begira, “lurralde aurreratua izan nahi badugu, bertako elikagaiak ekoiztea ezinbestekoa da; kanpoko elikagaiekiko menpekotasuna saihestu behar dugu”, erantsi zuen Arrutik.

Bestalde, Basotik Fundazioari erreferentzia egin zion diputatuak. “Gipuzkoako lurraldearen %61 basoak dira. EAEko ehunekorik handiena da, eta Europako batez bestekoa, % 40, baino askoz handiagoa. Hau baserritarren eta erakundeen lanari, eta Aldundiak basogintza-sektorearen jarduera ekonomikoa bultzatzeko abian jarri dituen neurriei esker da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Basotik Fundazioa sortu du hiru helburu nagusirekin: Gipuzkoako basoen zaintzan jauzi kualitatiboa egiteko, kudeaketa profesional, homogeneo eta iraunkorra eskainiz, dagoen zatiketari eta abandonuari aurre egiteko; klima aldaketari aurre egiteko, basoetako CO2 hustubide ahalmena hobetuz; eta basoen ustiaketaren lehiakortasuna eta errentagarritasuna bultzatzeko”.