Erregaien batez besteko prezioak garestitzen jarraitu du, salneurriek gora egin duten hamaikagarren astea jarraian kateatuz; gauzak horrela,uda hasi zenetik %16 igo dira guztira.

Zehazki, gasolina %0,92 garestitu da aste honetan aurreko astearekin alderatuta, eta litroko 1,751 eurotan dago, 2023ko balio maximoan, eta azaro amaieratik izandako mugarik altuenean.

Gainera, orduan indarrean zegoen Ukrainako gerrak eragindako krisiagatik Gobernuak ezarritako litroko 20 zentimoko diru-laguntza, zenbateko hori arintzen laguntzen zuelarik.

Beraz, iazko uztailaren amaieraraino egin beharko genuke atzera erregai horren litroaren prezioa altuagoa ikusteko, 2022ra arte indarrean egon zen Gobernuaren hobaria barne hartuz.

Uztailaren hasieratik ia %10eko garestitzea pilatuta, gasolinaren prezio maila horrekin, urteko maximoak ezarri dira irailean, bata bestearen atzetik.

Bestalde, dieselaren batez besteko prezioak ere gora egin du hamaika astez jarraian, azken aste honetan %2 garestituta; litroak 1,668 euro balio du, otsailaren hasieratik lor-tzen ez zen mugan, Europar Batasuneko Petrolio Buletinak emandako datuen arabera.

Uztailaren hasieran erregaien prezioetan goranzko espiral berri hori hasi zenetik hona, gasolio litroa %16 garestitu da.

Gorakada berri horiekin, 2022ko otsailaren 24an hasi zen Errusiaren inbasioaren ondorioz Ukrainako gerra piztu aurretik zeukaten mailen gainetik kokatu dira bi erregaien prezioak; orduan, diesela litroko 1,479 euro ordaintzen genuen, eta gasolina aldiz, litroko 1,594 euro.

Hala eta guztiz ere, eta azken bi hilabeteetako goranzko joera hori gorabehera, erregai biek ez dituzte harrapatu duela urtebete baino gehiagoko maximoak: uztailean, gasolina 2,141 eurora iritsi baitzen, eta gasolioa 2,1 eurora.

depositoa bete

Egungo prezioetan, 55 litroko batez besteko gasolina depositua betetzea 96,3 euro inguru kostatzen da gaur egun, orain urtebete, eta artean litroko 20 zentimoko deskontua indarrean zegoela, kostatzen zen 82,9 euroren aldean, alegia, 13,4 euro gutxiago.

Gasolioaren kasuan, 55 litroko batez besteko depositua betetzeko 91,74 euro inguru behar dira gaur egun, 2022ko garai berean ordain-tzen genituen 93,83 euroak baino 2,1 euro gutxiago.