Gaur egungo inflazioa kontuan izanik, Gobernuak “ezinbestean bete behar du bere programa eta konpromisoa”, alegia, 2023an Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) Espainiako batez besteko soldataren %60arekin parekatzea, Joaquín Pérez Rey Enpleguko eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkariak atzo adierazi zuenez. Pérez Reyk Al Rojo Vivori eskainitako elkarrizketa batean aurreratu zuen, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak Adituen Batzordea biltzeko hitzordua egin duela irailaren 2rako, LGSren datorren urteko igoera finkatzeko.

“Datorren urterako igo egingo dugu soldata. Arrakasta handiko politika jardun bikaina izango da, eta inoiz baino beharrezkoagoa inflazioaren ondorioei aurre egiteko, okerren pasatzen ari direnen, soldata apalenak kobratzen dituztenen mesedetan.

Iazko ekainean, adituen aholku-ba-tzordeak LGSren igoera-agertoki eta hainbat maila desberdin adierazi zizkion Gobernuari. Handienean, 1.049 euroko hamalau ordainsari izatera iritsi behar zuen gutxieneko soldatak 2023an, %60ko helburu hori betetzekotan. Gaur egun, LGSa 1.000 euro gordineko 14 ordainsarikoa da. Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroa eta sindikatuak LGSaren goranzko bideari jarraitzearen alde agertu dira, batez ere inflazioaren gorakadari erreparatuta. Bestalde, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa (CEOE) mesfidati agertu izan da neurri horrekiko behin baino gehiagotan.

“Zalantzarik gabe, horixe izango da datorren udazkenerako ardura nagusienetako bat”, adierazi zuen Diazek igandean eskainitako elkarrizketa batean. “Badira herrialde honetan, aurki igoko dugun LGSaren pareko errenta duten hainbat pertsona, 60 euroko banku-komisioak ordaindu behar izaten dituztenak. Gai honi heldu egin behar zaio”, azpimarratu zuen. Eta, horretarako, LGSa igotzeko azken proposamena prestatzeaz arduratu zen Adituen Batzordea deitu du Gobernuak irailaren 2rako. Orduan, hiru igoera ezarri zituen 2021, 2022 eta 2023rako, eta iazko irailean, Gobernuak 950 eurotik 965 eurora igo zuen gutxieneko soldata. Aurtengorako batzordeak 1.009, 996 eta 986 euroko igoerak proposatu arren, Gobernuak LGSa 35 euro igo-tzea erabaki zuen, 1.000 eurora iritsiz. Iazkoan eta aurten, patronala aurka agertu zen.

2023rako, batzordeak 1.049 euroko maximoa eta 1.011 euroko minimoa ezarri zituen, tarteko igoera 1.027 eurotan kokatuz. Inolaz ere, Lan Ministerioak dagoeneko aurreratu du tarte hori eguneratu egin beharko dela, bestela datorren urteko urtarrilerako zaharkituta geratuko litzatekeelako. Batez ere kontuan izanik, inflazioaren eraginez lan-hitzarmenak %3 igo direla.

Pérez Reyk gogora ekarri zuen, halaber, hilabete honen hasieran martxan jarritako 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioak “oso bide onetik doazela”. Estatuko idazkariaren iritziz, Estatuko Aurrekontu Orokor horiek “anbizio handiz erantzun beharko diete” nazioarteko egoera ekonomikoak planteatzen dituen erronkei, eta, bereziki, “inflazioak klase xumeenen-tzat dituen ondorio suntsitzaileei”.

Pérz Reyk konfiantza osoz adierazi zuen, 2023rako aurrekontuek “herritarrek eskatzen dituzten gizarte-premiak asebeteko dituztela”, eta aurrekontu horiek “sozialki, ahalik eta zabalen eta asmo handikoak izango direla”. – M. Tolosa

SMI

l 1.049 euros. Para cumplir con el 60% del salario medio, el SMI debe alcanzar los 1.049 euros en 14 pagas. El junio pasado, el comité de expertos fijó para el próximo año un máximo de 1.049 euros y un mínimo de 1.011 euros, con una subida intermedia de 1.027. Sin embargo, el Ministerio de Trabajo que dirige Yolanda Díaz ya ha adelantado que esta horquilla deberá actualizarse, ya que lo más seguro es que quede obsoleta para enero del próximo año, debido a la inflación.