azpeitia - Enpresa ideiak garatzeko eta enpresa proiektu berriak martxan jartzeko diru-laguntzak banatuko dituzte Urola Erdia eskualdean. Proiektu eta ideia desberdinak otsailaren 20a bitartean aurkeztu behar dira Azpeitiko Udalean, eta horretarako, eskatzaileek NANren fotokopia eta kurrikuluma ere aurkeztu beharko dituzte. Proiektu eta ideiak jasota, hilaren 21etik 23ra bitartean proposamen guztiak aztertuko dituzte egitasmoaren arduradunek, eta otsailaren 26an hasita, onuradunek hiru hilabete izango dituzte proiektua garatzeko.

Eskualde mailako laguntzak diren arren, eskaerak Azpeitiko udaletxean egin behar dira. Izan ere, Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berri-tzeneko lehendakaria den Eneko Etxeberriak adierazi duenez, 2010ean Azpeitiko Udalak eskualdeko udalekin elkarlanean plan estrategikoa aurkeztu eta tramitatu zuen, eta egitasmo haren harira banatuko dituzte aurten ekintzaileentzako laguntza ekonomikoak. “Gure plan estrategikoa eskualde izaerakoa da, eta, beraz, Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo eta Beizamako udalok elkarlanean egindako proiektua da, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren laguntzarekin”.

Modu honetan, bi lerro ditu diru- laguntzak. Batetik, enpresa ideia bat garatzeko laguntzak eta bestetik, enpresa proiektu berriak abian jar-tzeko laguntzak. Enpresa ideia gara-tzeko diru-laguntza, ideia bat izan eta hori bideragarria al den jakin nahi dutenentzat bideratuko da. Ekintzaile horiei beren inpresa ideia sortzen, aztertzen eta egituratzen lagunduko zaie. Gehienez zazpi pertsonei emango diete laguntza: 30 urte baino gutxiago dituzten sei laguni (lau gizon eta bi emakume izango dira, baina irizpideen arabera genero banaketa hala jaso arren, aurkeztutako proiektuen arabera malgutasuna izango da) eta 30 urtetik gorako bati (emakume bat eta gizon bat). Gutxienez 1.000 euroko laguntza eta gehienez 3.000 eurokoa jasoko du eskatzaile bakoitzak.

Enpresa proiektu berriak martxan jartzeko diru-laguntza, negozio ideia zehatz bat garatuta eta abian jartzea nahi dutenentzat zuzenduta dago. Laguntza hori 30 urte baino gutxiago dituzten lau pertsonek jasoko dute (bi emakume eta bi gizon). Gutxienez 1.500 euroko diru-lagun-tza eta gehienez 1.950 eurokoa emango zaio eskatzaile bakoitzari.

Ekintzaile interesatuek baldintza eta data zehatzak bete behar dituzte: “Proiektuak aurkezteko eguna, baldintzak eta laguntza jasoko duten pertsona kopurua zehaztuta daude. Beraz, beren ideiak edo proiektuak aurkeztu nahi dituzten herritarrei ahal bezain azkarren udalarekin harremanetan jartzeko eskatu nahi diegu”, gaineratu du Etxeberriak.

Hala, diru-laguntzen eskaera egiten duten herritarrek bete beharreko baldintzen artean, langabetua izatea, EAEn erroldatuta egotea edota Langile Autonomoen Araubide Berezian lehendik alta emangabe egotea.- Eregi