Maiatzaren 21ean euskararen aldeko manifestazioa egongo da Donostian
Gazte Euskaltzaleen Sareko hainbat kidek euskararen aldeko manifestazio baterako deialdia egin dute astearte honetan. Ekimena datorren maiatzaren 21erako dago aurreikusita Donostian eta 17.30etan abiatuko da Antiguoko tuneletik. Manifestazioa ez du Sareak berak antolatu; bertako kide batzuen proposamena izan da.
"Miraria da euskara gaurdaino bizirik iritsi izana, haizea beti kontra izan duenean", adierazi dute antolatzaileek, Kontxako Pasealekua lekuko zutela. Aurkako ekintzen artean, azken urtetako "euskararen aurkako erabaki judizialak", erabilera datuen "geldialdi zantzua", hizkuntza honen "presentzia murritza" pantailetan edota "euskaraz ikasteko eskubidea behin eta berriz urratzea" aipatu dituzte.
Egoera negatibo horri kontrajartzeko, euskaldunek hainbat ekintza gauzatu dituztela goraipatu dute; hala nola, euskaraz "hitz egin, idatzi eta inprimatzea", hizkuntza ez dakiten "euskaltzaleen bultzada" edota euskararen aldeko "kontzientzia" eta "konpromisoa". Hau "hizkuntza komunitate gutxiagotu gutxik" lortu omen dute munduan zehar.
Hala ere, "mehatxu berriei" aurre egiteko, gaztedia "euskararen aldeko olatura igotzera" gonbidatu dute, baita "gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana" sustatzeko beharra azpimarratu ere.
Astearte goiz honetan aurkeztutako egitasmoa datorren astetan partekatuko dute "euskaltzale, euskalgintzako eragile nahiz bestelako eragileekin" eta erreminta ugari aktibatuko dituzte lan hori errazteko. Besteak beste, EuskaraAurrera Telegram kanalaren bitartez, "informazioa eta bitartekoak" partekatuko dituzte eta, Change.org web orrian irekitako kanpainan, banakako atxikimenduak elkarbanatuko dituzte.
Temas
Más en Donostia
- 
                
                                        
La Guardia Municipal de Donostia detiene a dos personas e incauta más de un kilo de droga
 - 
                
                                        
Los votos de 8.000 donostiarras deciden incluir 13 proyectos en el presupuesto municipal
 - 
                
                                        
Anastacia actuará en Donostia el 26 de octubre de 2026
 - 
                
                                        
Sergio Dalma arrancará 14 de marzo en el Kursaal de Donostia la gira para presentar su álbum 'Ritorno a Via Dalma'