Egiako igogailua geldirik egongo da hiru astez
Kanpoko kristalak aldatu behar dituzte eta hamar metroko aldamioa jarri behar dute
Egiako Luis Martin Santos plazako (plaza Haundi) igogailuan kristalak aldatu behar dituztela eta, geldirik egongo da hiru astez. Zehazki, abenduaren 9an hasiko dituzte lanak eta, beraz, abenduaren azken astera arte egiatarrek ezingo dute erabili.
Donostiako Udalak azaldu duenez, igogailuaren kanpoko kristalak dira aldatuko dituztenak. Horretarako, aldamio bat jarri beharko dute. Hamar bat metroko luzera izango du aldamioak eta, beraz, muntaketa lanak ere konplexuak izango dira.
Hala, Udalaren arabera, lanek hiru asteko iraupena izatea espero dute, bestelako arazorik ez badago. Eta horiek iraun bitartean, igogailua geldirik egongo da segurtasuna bermatu ahal izateko.
Lanen kostua 25.500 eurokoa dela ere esan du Udalak (BEZa barne).
Hamabi urte
Egiako igogailua 2008. urtean estreinatu zuten eta hasierako proiektua aldatu egin zuten, hain zuzen, paretak kristalezkoak izan zitezen. Helburua segurtasuna handitzea zen eta gune arriskutsuak ez sortzea.
Plaza Haundi edo Martin Santos plaza Kapitainene kalearekin lotzen du igogailuak.
Temas
Más en Donostia
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Insausti pide "tiempo y discreción" para asegurar San Bartolomé sin centro comercial
-
'Argibusa', Dbus acerca a las personas mayores a la Navidad donostiarra
-
163 puestos en una Feria de Santo Tomás presidida por 'Poxpolin'