Amarako jaiak, 1936. urtetik
amarabai elkarteak san juan egunaren inguruko ospakizunetako programa zaharrak digitalizatu eta sarean jarri ditu eskuragai
Donosti Berri elkartearen eskutik, kalejira batekin abiatu zituzten 1936. urtean Amara Zaharreko San Juan jaiak ekainaren 23an, gerra hasi baina egun gutxi lehenago. Festetako ekimenen artean, behartsuei janaria banatu zieten auzoko patroiaren egunean. Piraguen estropada egin zuten Urumean, langosta jan zuten elkartean antolatutako bazkarian eta festek zazpi egun iraun zuten.
Urte hartako jaien egitaraua eta gerra ondorengo beste 20 digitalizatu eta Sarean jarri ditu Amarabai auzo elkarteak, 1967ra arte. Gainera, auzotarrei Amarako argazki zaharrak edo aldizkari zaharrak ere eskatu dizkiete elkartekoek, digitalizatu eta Sarean jartzeko. Asmoa irudi guztiekin auzoko historiaren inguruan gehiago ezagutzea da.
Jai egitarau hauetan islatzen da, besteak beste, 1941etik 1967ra gizartea nola aldatu zen. Gerra ondorengo lehen urteetan langostarik ez zegoen jada mahai gainean, baina bai dantzaldiak eta baita boxeo saio bat ere. 1967ko programan, berriz, buruhaundiak, berbenak, gozoki banaketak, kukañak eta lehiaketak ohikoak ziren, baita pilota partidak ere bai. Digitalizatutako programak issuu.com/amara_bai helbidean daude ikusgai. - N.G.
Más en Donostia
-
Bandera de La Concha: diez centésimas para la historia
-
Goia responde a Odón Elorza sobre Bartolomé: "Tiene una memoria bastante frágil para lo que le interesa"
-
Goia asiste a una comida solidaria por Palestina en el restaurante Itxaropena
-
La justicia rechaza en Donostia exigir euskera para todas las plazas de agente de Movilidad