Sardina usaina Amaran
easo plazan. Astebete jada jai giroan eta indarrak berreskuratu behar. Asmo horrekin eta sabelak betetzeko asmoz, hamaika pertsona gerturatu ziren atzo afalordua baino zerbait lehenago Easo plazara, sardinen usainak erakarrita. 20.00etarako gehienak gose ziren, eta gustura hartu zituzten, sagardoarekin bustita. Azken urteotan bezala, Amarako jai batzordeak antolatutako sardinada girotzeko musika ere ez zen falta atzo iluntzean: Paul eta Lierni trikitilariak izan ziren giroa animatzeko arduradunak. Lana ez zen zaila, gerturatu ziren gehienak festarako gogoz baitzeuden eta parrilatik ateratzen zen usaina ere indartsua zen, guztiak animatzeko gai. Sardina zaleek gaur beste hitzordu bat izango dute Easo plazan, ordu berean hasiko baitira geratzen zaizkien arrainak erretzen amaratarrak. Atzo bezala, trikitilarien laguntza izango dute auzotar eta bisitariek aurtengo Aste Nagusiko festei agur esan baino lehen. Argazkiak: Gorka Estrada
Más en Donostia
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera
-
Las obras del Miniestadio de Anoeta avanzan a buen ritmo