Síguenos en redes sociales:

Lehen kaldereroak iritsi dira Donostiara

Loiola auzoko konpartsa atera zen atzo arratsaldean Inauteriak badatozela iragartzeko

Lehen kaldereroak iritsi dira Donostiara

donostia - Bi aste bakarrik geldi-tzen dira Inauteriak iristeko eta, nola ez, Kaldereroak ari dira jada festa iragartzen. Konpartsa gehienak datorren asteburuan aterako dira kalera, baina Loiolakoak aurreratu egin dira.

Atzo arratsaldean atera ziren kalera loiolatar-hungariarrak, zartagiak eta mailuak eskuetan eta ohiko doinuak abestuz. Txokolate beroa hartu zuten lehenengo eta ondoren zeharkatu zituzten auzoko kaleak, gero zaharren egoitzara bisita egiteko. Ijitu jantziak kendu gabe, Loiolatarra klubeko konpartsako kideek afaria izan zuten ondoren, festa eguna ondo bukatzeko.

Aste honetan entseguekin jarraituko dute hiriko beste konpartsek eta Kaldereroen abesti eta jantziek datorren larunbatean beteko dituzte kaleak. - N.G.