Síguenos en redes sociales:

Ahotsak belaunaldiz belaunaldi

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak Ahotsak proiektuan parte hartu duten donostiarrak omendu ditu

Ahotsak belaunaldiz belaunaldiArgazkia: Gorka Estrada

donostia - Euskararen Nazioarteko Eguna asteazkenean ospatuko da eta horren harira Donostiako Udalak Ahotsak proiektuan parte hartu duten hiritarrak omendu zituen atzo. San Telmo Museoko elizan izan zen ekitaldia.

Ahotsak ekimenak adineko pertsonekin elkarrizketak grabatzen ditu, batetik haien euskara jasotzeko eta, bestetik, haien bizimoduaren testigantzak jasotzeko, pasa den mendearen erdiraldera arteko bizimoduaren berri izateko. Kultura inmaterial hori guztia zabaldu nahi du Ahotsak ekimenak eta donostiarrekin 3.000 bideo edo pasarte osatu ditu (www.ahotsak.donostia helbidean).

Belaunaldi horretako 148 donostiar izan ziren atzo Ttanttaka an-tzerki taldeko Mireia Gabilondok prestatutako ikuskizunean: musika, dantza, bertsoak eta bideoak izan ziren. Juan Karlos Izagirre alkateak euskararen lekukoa hartu zuen belaunaldi zaharreko ordezkarien eskutik eta bi neska-mutikoen eskuetan utzi zuen. Euskararen transmisioaren hariak ez duela etenik irudikatu zuten horrela eta aurresku batekin amaitu zen ekitaldia. - N.G.