Síguenos en redes sociales:

Zirko azoka berezia hartuko dute Amara Osinagako kaleek asteburuan

ikuskizunak, artisau postuak, haur jolasak eta tailerrak egongo dira ostiraletik igandera

Zirko azoka berezia hartuko dute Amara Osinagako kaleek asteburuanNG

donostia. Amara Osinaga inguruan dagoen Gregorio Ordoñez kaleak lehenengo aldiz zirko azoka berezia hartuko du asteburu honetan. Zehazki, ekitaldiak eta postuak ostiraletik igandera bitartean egongo dira ikusgai eta bisitagai, 10.00etatik 22.00etara.

Amarako bizilagun elkartearen eskutik, tailerrak, ikuskizunak, postuak eta jolasak egongo dira hiru egunetan zehar, guztia zirko giroan. Hala, diaboloekin erakustaldiak egingo dituzte, malabarismoak, ekilibrismoa, monoziklarekin arituko dira eta suarekin ere arituko dira malabareetan. Zirkoko kide guztiak kalean egongo dira hiru egunetan zehar, amaratarrekin eta beste auzoetatik gerturatzen direnekin batera.

Gainera, artisau eta gastronomia azoka ere izango da asteburuko hi-tzordua eta postuak ez dira faltako, zirkoko animazioarekin beti ere. Haurrentzako jolasak ere antolatuko dituzte, txotxongiloak, artisau tailerrak eta umorezko ikuskizunak gaztetxoen eta helduen gozamenerako.

Berez, kaldereroen astebururako iragarri zuten zirko azoka hau amaratarrek baina, azkenean, asteburu honetan ospatuko dute, Anayo Eventos enpresaren laguntzarekin.

asanblada Bestalde, Amarako bizilagun elkarteak hilaren 25erako asanblada orokorra deitu du, 19.30ean Marcelino Soroa plazan duten egoitzan.