Síguenos en redes sociales:

Abian da Cristina Eneako ipuin lehiaketa

iazko irabazleen kontakizunak liburu batean bildu eta kaleratu ditu fundazioak Aurtengo gaia elikadura osasuntsua da eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek har dezakete parte

Abian da Cristina Eneako ipuin lehiaketa

Donostia. Cristina Enea Fundazioak abian jarri du bosgarren urtez ingurumen ipuin lehiaketa, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Aurtengo gaia elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsua izango dira, hain zuzen, alor horiek ari direlako aztertzen gazteak Eskola Agenda 21 programaren baitan. Hala, Mundua jango al duzu? galderari erantzun beharko diote ipuin eta kontakizunen bidez.

Maiatzera arte aurkeztu ditzakete haien lanak lau kategorietan: lehen hezkuntzan (hirugarren eta seigarren maila bitartean) euskaraz edo gaztelaniaz eta bigarren hezkuntzan baita ere euskaraz edo gaztelaniaz.

Txema Hernández Cristina Enea Fundazioko arduradunak argitu zuenez, eta paper kopurua gutxi-tzeko asmoz, aurten helbide elektronikoaren bidez ere bidal ditzakete haien lanak parte-har-tzaileek.

arrakastatsua Aurtengo lehiaketa iragartzeaz gain, Cristina Enea Fundazioak iazko lan onenekin osatutako liburua ere aurkeztu zuen atzo. Kategoria bakoi-tzeko irabazleen lanak eta beste zortzi jaso dituzte Haixe adina-La edad del pavo izenarekin kaleratutako liburuan.

Gainera, iazkoa edizio arrakastatsuena izan zela ere nabarmendu zuen atzo Hernándezek, hamaika eskoletako ikasleen 306 ipuin jaso baitzituzten guztira. Lanen maila ere altua izan zela azpimarratu zuen Axier Jaka Donostiako Ingurumen zinego-tziak.

Sari banaketa ekainean egin zuten, baina haien istorioak publikatuta ikustea "beste sari bat" ere badela "haur literaturaren promesa berri hauentzat" gaineratu zuen Hernándezek.

Iazko lehiaketako gaia mugikortasun jasangarria izan zen eta, horrela, liburuan bildutako ipuinen ardatza bizikleta da kasu gehienetan. Hegan egin nahi duen txirrindaren abenturak edo denboran zehar bidaiatzen duenaren istorioa ezagutuko ditu irakurleak. Aurreko edizioetan bezala, aurtengo liburuan ere Iñaki Martiarena Mattin ilustratzailearen marrazkiek osa-tzen dute argitalpena.

Lehiaketaren helburua alde batetik iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko baloreak zabaltzea da, baina beste alde batetik irakurtzeko eta idazteko zaletasuna ere piztu nahi du gaztetxoen artean.