Webgunean ere, berritzen
donostiako gobernu aldaketaren ondoren udalaren web orria eguneratzen ari dira
EGUNGO alkatea, baina aurreko talde politikoak. Donostiako Gobernua berritzearekin batera, Udalaren webgune ofizialean ere aldaketa horiek islatzen ari dira egunotan. Eta, eguneraketa osatzen duten bitartean, egoera bitxiak ematen dira atari elektronikoan.
Atzo, esaterako, Udalaren osaketaren atalean alkate berriaren izena agertzen zen dagoeneko, baita Udalbatza berria osatzen duten lau taldeen izena. Hala ere, oraindik PPren eta EAJren taldeetan klik eginez gero, aurreko legealdiko taldekideak agertzen ziren, María José Usandizaga eta Xabier Ezeizabarrena buru.
Beste sailetan ere oraindik Aralar-Alternatibako taldearen kon-taktua agertzen da, baita Hamaikabateko zinegotzi ohiaren blogaren lotura ere. Era berean, udal Gobernuaren antolaketari buruzko atalean aurreko zinegotzien izenak kenduta daude jada, baina berriak izendatu arte, departamentu bakoitzaren ondoan hutsunea agertzen da. Gauza bera gertatzen da alkateordeei edo gobernu ba-tzarrari dagokien atalean.
Bestalde, Udalaren webgunearen lehen orrian albisteei eskainitako tartean agertzen da, baita ere, Juan Carlos Izagirreren inbestiduraren inguruko berria.
Larunbatean Izagirre alkate izendatu ondoren, astelehenean hasi ziren Udalbatza berria osa-tzen duten 27 zinegotziak lanean. Lehen pausoa guztientzat bulegoak egokitzea da eta horretarako pareta batzuk altxa eta beste ba-tzuk bota egin beharko dituzte egun hauetan.
Baina, horrekin batera, beste prozesu informatiko bat ere eman behar dute. Izan ere, webgunea berritzeaz gain, Udaleko teknikariek zinegotzi bakoitzari sisteman sartzeko erabiliko dituen gako berriak eman behar dizkiote eta horien faltan ziren atzo ordezkari batzuk. Bitartean, sisteman ezin sartu ari ziren lanean.
sarean
'Wikipedia'n, Izagirre
Donostiako Udalaren gobernu aldaketa Sarean ere berehala islatu da. Albisteetan ez ezik, Wikipedia entziklopedia elektroniko ezagunean ere, jada, Donostiako alkate berriaren izena jasotzen dute Gipuzkoako hiriburuari eskainitako sarreran. Eta sarrera hori, besteak beste, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dute. Bada, hiruretan eguneratu dute hiriburuaren alkatetzari dagokion puntua.
Guztietan Juan Carlos Izagirre izenaren gainean klik egiteko aukera ematen dute, eta alkate berriak Wikipedian duen sarrera propioa kontsulta daiteke. Hori bai, momentuz, euskarazko bertsioa bakarrik du zintzilikatuta Sarean alkateak. Alkate izendatu zutenean eta hitza hartu zuenean bota zuen bertsoa ere idatzita dago entziklopedia elektronikoan.
beste guneetan
'Youtube' eta 'Facebook'
Youtube webgunean ere dagoeneko zintzilikatuta dago, besteak beste, pasa den larunbateko inbestidura ekitaldiaren bideoa eta Osoko Bilkuraren hainbat une jasotzen dituzte helbide honetan.
Bestalde, sare sozial ezagunenean, Facebooken alegia, momentuz profil propiorik ez dauka Izagirrek. Hori bai, Donostiako Bildu agertzen da eta dagoeneko 1.000 lagun baino gehiago baditu taldeak bere profilean.
Más en Donostia
-
La Plataforma San Bartolomé desconfía de que el centro comercial no se vaya a construir
-
Comienza la campaña de renovación y nuevas altas de la Kirol Txartela para 2026
-
13.500 personas mayores de 65 años viven solas en Donostia
-
El nuevo hotel de Donostia ya permite reservas: así es el Hotel Palacio Bellas Artes