Donostia. Egiako zineforumaren baitan beste emanaldi bat prestatu dute gaur arratsalderako. Zehazki, El señor de las moscas filma (Lord of the flies) eskainiko dute, 19.30etik aurrera. Sarrera doakoa da eta kultur etxeko hi-tzaldi aretoan izango da emanaldia, Egia Bizirik auzo elkarteko antolatzaileek argitu dutenez.
Pelikula 1990. urtekoa da, eta William Golding idazlearen ezinbesteko liburuan oinarrituta dago (1954). Heldurik gabe, inor gabeko uharte batera iritsi eta elkarrekin bizitzeko ume talde bat nola antolatzen den kontatzen du liburuak. XX. mendeko literaturaren klasikoetako bat da.
Pelikula, ordea, Harry Hook zuzendariak moldatu zuen eta Estatu Batuetako produkzioa da.
azkena Gaurko emanaldia ikastaro honetako azkena izango da, zineforuma udan zehar ez baitute antolatuko. Dena den, irailetik aurrera bueltatuko dira zinemarekin hitzorduak Egian.