Sukaldari txapelketa izango dute etzi Martutenen
auzoko gaztelekuak antolatutako hitzordua izango da eta 17.00etan hasiko da lehiaketa
Donostia. Martuteneko gazteek sukaldean nola moldatzen diren erakutsiko dute etzi. Izan ere, auzoko gaztelekuak Martuchefs sukaldaritza txapelketa antolatu du, eta parte-hartzaileek zartagi eta lapikoekin zer egin dezaketen ikusiko dute bertara gerturatzen direnek.
Hitzordua larunbat arratsaldeko 17.00etan izango da, Martutene pasealekuaren 48. zenbakian dagoen egoitzan. Hortik aurrera aitzakiarik ez du balioko gazteak (13 eta 17 urte bitartekoek dute gaztelekuan parte hartzeko aukera) sukaldera sar ez daitezen.
Más en Donostia
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera
-
Las obras del Miniestadio de Anoeta avanzan a buen ritmo