Síguenos en redes sociales:

Aieteko Gurutzeaga elizak Ekintza ikastetxeko abesbatza aurkeztuko du bihar

hitzordua 20.00etan izango da eta parrokiaren 50.urteurrena ospatzeko ekimena da

Donostia. Aiete auzoko Gurutzeaga elizaren 50.urteurrena ospa-tzeko, Ekintza ikastetxeko abesba-tzak emanaldia egingo du bertan. Zehazki, bihar izango da kontzertua 20.00etan, eta bizilagun guztiak bertaratzera animatu nahi dituzte.

Koroa duela hamar urte sortu zen eta Ekintzako irakasle, senide, lagun eta ikasle izandako abeslariez dago osaturik, Marina Lertxundiren zuzendaritzapean. Errepertorioak mota guztietako musikak jasotzen ditu bai euskaraz, ingelesez nola erdaraz.

Aieteko kultur etxean, ordea, jarduerak txikienentzat bideraturik egongo dira. Hasteko, haurtxokoak joko librean ibiltzeko aukera emango die sei eta hamabi urteko umeei 11.00etatik 13.00etara. Jarduera gehiago izango dira 16.30etik eta 20.00ak iritsi bitartean, izan ere, Cazadores de dragones pelikula ikusteko aukera izango baitute. Azkenik, igande goizean, familiarekin batera haurtxokoan jolastu nahi dutenek ateak zabalik egongo dira.